04 ABR. 2023 Gaur X urte Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea sortu zen, NATO Apirilaren lauan sortu zen NATO, Ipar Atlantikoko Ituna sinatu osteko Erakundea. Washingtonen sinatu zen, eta helburua hainbat herrialdeen artean elkarri laguntzea zen, bestelako «kanpo erasoen» aurrean. Washingtonen, Ituna sinatu zuten unea. (Wikipedia) Gaur 74 urte sinatu zuten Mendebaldeko Europako zenbait estatuk Gobernu arteko aliantza militarra, Ipar Atlantikoko Itunaren bidez, NATO gisa ezagunagoa dena, ingelesezko izenetik eratorria. Helburua arlo politiko, militar eta ekonomikoan elkarri laguntzea zen, eta sinatu zuten bestelako «kanpo erasoen» aurrean elkar babestea. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Mendebaldeko hainbat agentek Sobietar Batasuna jarraitzen ari zen politika espantsionista gisa izendatu eta kezka adierazi zuten. Nazio Batuen erakundea ez zen gai izango munduko egonkortasunari eusteko mendebaldeko herrialde horien arabera. Izan ere, Sobietar Batasuneko beto ugariek Estatu Batuek Segurtasun Kontseiluan egindako proposamenak baztertu egin zituzten eta horregatik abiatu zen itun berria sinatzearen ideia.1949.urtean sinatu zuten Ituna Washingtonen eta hurrengo herrialdeek hartu zuten parte: Ameriketako Estatu Batuek, Belgikak, Frantziak, Luxenburgok, Herbehereek, Danimarkak, Islandiak, Italiak, Norvegiak, Portugalek, Kanadak eta Erresuma Batuak. Beranduago batu ziren Grezia eta Turkia, 1952an Eta 1955ean Alemaniako Errepublika Federalak egin zuen bat. Eta 1982an sartu zen Estatu espainola. Herrialdeen parte hartzea eta antolaketa aldatzen joan dira garaiaren arabera. Egun, erakundearen zuzendaritza Ipar Atlantikoko Kontseiluaren esku dago, eta aipaturiko herrialdeen ordezkariekin osatzen da. Erakundearen idazkari nagusia da kontseiluaren burua. 2014ko urriaren 1az geroztik, Jens Stoltenberg norvegiarra da NATOko idazkari nagusia. Norvegiako politikari laborista da, eta 2005az geroztik herrialdeko lehen ministroa. Alderdi militarrari erreparatuta, berriz, hainbat adar eta agintaritza ditu: Hego Europakoa, Atlantikokoa, Mantxako itsasartekoa, eta Estatu Batuetakoa eta Kanadakoa.