05 ABR. 2023 Gaur X urte Kurt Cobain Nirvana taldeko abeslariak bere buruaz beste egin zuen Kurt Cobain apirilaren bostean hil bazen ere, hilaren zortzian aurkitu zuten bere gorpua garajearen gaineko gela batean. Nirvana musika taldeko abeslaria eta gitarra jolea izan zen. Kurt Cobain, kantuan (Wikipedia) Gaur 29 urte egin zuen bere buruaz beste Nirvana taldeko abeslari eta gitarra jole ospetsu Kurt Cobainek. Bere garajeko gela batean buruan tiro bat jota topatu zuen Veca Electric-eko langile batek sergutasun sistema elektriko bat instalatzeko asmoz joan zenean. Gorpuaren ondoan, Neil Young abeslariaren Hey Hey, My My (Into the Black) abestiko esaldi bat zegoen paper batean idatzita: «Hobe da erreta kiskaltzea, pixkanaka itzaliz joatea baino».Cobainen heriotzaren inguruan hipotesi gehiago agertu ziren ondoren, eta norbaitek hil zuela ere izan zen zurrumurrua. 27 urterekin hiltzen zen eta poltsikoan pizgailu zuri bat zuen bosgarren musikaria izan baitzen, Brian Jones, Jimi Hendrixe, Janis Joplin eta Jim Morrisonekin batera. Txikitatik izan zen musika zalea Cobain, 14 urterekin izebak oparitu zion gitarra, eta hortik aurrera Kurten helburua banda bat sortzea izango zen, AC/DC edo Led Zeppelinen abestiak jotzen zituen nerabezaroan osatutako taldearekin. Azkenik Nirvana talde ospetsua sortzea lortu zuen arte. Smells Like Teen Spirit da bere lanik ezagunena eta adituek «grunge estiloaren himno» bezala ere izendatu izan dute. «Nahi nuen azkena ospetsu bihurtzea zen» esan izan zuen behin baino gehiagotan, eta azkenerako ospea, kazetariak eta argazkilariak bere ametsgaiztoenetakoak bilakatu ziren, jarraitzaileekin batera. Drogarekin arazoak izan zituen, eta behin baino gehiagotan ibili zen desintoxikazio prozesuetan. Hilik agertu aurretik ere, egun batzuk zeramatzan zentrotik ihes eginda, eta bere bila zebiltzan.