20 ABR. 2023 Gaur X urte Gaur 60 urte Fermin Muguruza euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea jaio zen 1963ko apirilaren 20an Fermin Muguruza Kortatu musika taldeko abeslaria jaio zen. Euskal musikaren panoraman eragin handia izan duen pertsona da, karisma handikoa. Azken urteotan zinema eta antzerkian murgildu da, besteak beste, 'Black is Beltza' marrazki biziduneko thriller politikoa zuzenduta. Fermin Muguruza iazko Donostiako Zinemaldian 'Black is Beltza II: Ainhoa' filmaren photocall-ean. (Maialen ANDRES | FOKU) NAIZ Gaur 60 urte, 1963ko apirilaren 20an, Fermin Muguruza euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea jaio zen. Euskal musikaren panoraman eragin handia izan duen pertsona da, karisma handikoa. Kortatu euskal talde ospetsuaren abeslaria izan zen eta azken urteotan zineman eta antzerkian murgildu da; azkena, Black is Beltza marrazki biziduneko thriller politikoa zuzendu du. 1983. urtean sortu zuen Fermin Muguruzak Kortatu musika taldea, bere anai Iñigo Muguruzarekin eta Javier Armendariz Trekurekin batera. Punk, rock eta ska musika estiloak jorratu zituzten, eta abesti ezagunena Sarri Sarri da, Martuteneko espetxeko ihesaldia gogora ekarrita. Taldeak lau urte iraun zuen. Gerora, Negu Gorriak taldea sortu zuen, eta rockari astindu ederra eman zion euskal taldeak. Izan ere, Negu Gorriak aitzindaria izan zen mestizajearen bidetik musika egiteko modu ezberdinak nahasten eta teknologia berriak erabiltzen. 1996. urtean, Negu Gorriak taldea desegin zenean, banakako ibilbideari ekin zion Muguruzak, erritmo latindar, rock, hip hop, funk, soul eta drum and bass elementuekin fusio estilo bat eginez, reggae estilora hurbilduta. Aktibismoan konprometitutaAzken urteotan, Muguruzak zinemara eta antzerkira zabaldu du musika sorkuntzarako esparrua. Besteak beste, Ane Muñozen Basurdea eta Beamon jauzia film laburretako eta Jesus Garyren Mirant al cel film luzeko musika onduta. Muguruzaren azken lan esanguratsua Black is Beltza da. 2014an sortu zuen liburu komikia eta 2018an pantaila handira eraman zuen, bera filmeko zuzendaria izanik. Film horren segida atera zuen iaz: Black is Beltza II: Ainhoa.Irundarra beti izan da pertsona aktiboa politikoki. Euskal erakunde sozial eta politiko askorekin elkarlanean aritu da, hala nola Amnistiaren Aldeko Bartzordearekin eta Herri Batasunarekin. 1999an Euskal Herritarrok zerrendako hautagai independentea izan zen Europako Parlamenturako hauteskundeetan.