07 MAY. 2023 Gaur X urte Arturo Kanpion Euskaltzaindiako sortzaileetako bat jaio zen gaur 167 urte Idazle gisa zein politikagintzan egindako lanagatik izan zen ezaguna Arturo Kanpion. Batetik, “Euskal-Erriaren alde” izan daiteke bere lanik ezagunena, euskarazko bakarra. Eta bestetik, Iruñeko zinegotzi izateaz gain, Espainiako Gorteetako diputatua ere izan zen. Arturo Kanpion erdian, bere omenez egindako ekitaldian (Wikipedia) 1854.urtean jaio zen Arturo Kanpion, Iruñeko idazle, euskaltzale, abokatu, historialari eta politikaria. Lan handia egin zuen euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriko foruen alde. Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen, eta euskaltzain oso ere izendatu zuten. Oñatiko unibertsitatean hasi zen ikasten, eta Madrilen amaitu zuen Zuzenbideko gradua. Hirugarren karlistadan milizia liberalean hartu zuen parte. Eta Eusko Ikaskuntzako presidentea ere izan zen; gaztelaniaz idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, tartean “Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara”. Hala ere, bere lanik ezagunena eta adituen iritziz bere bizitza ere laburbilduko lukeena: “Euskal-Erriaren alde”.Politikagintzari dagokionean, Iruñean zinegotzi izan zen 1881ean, Nafarroa Garaitik Espainiako Gorteetarako diputatua izan zen 1893an eta Bizkaian senatari. Ez zen inongo alderdi politikotako kide izan, gaztetan, errepublikazale federalista zen ideologiaz. Gerora, alde batera utzi zuen pentsamolde hori, eta Euskal Herriarekiko maitasuna izan zuen gidari.24 urterekin argitaratu zuen lehen liburua, 1876an; “Consideraciones acerca de la cuestión foral y los carlistas en Navarra”. 26 urte zituela, hainbat euskalkitara itzulitako “Orreaga” balada idatzi zuen, euskaraz ondu zuen lan bakarra. Hizkuntzalaritzari dagokionez, 1883an “Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua Eúskara” obra ondu zuen; 1884an, berriz, “Gramática Bascongada de los cuatro dialectos literarios de la lengua eúskara” lana plazaratu zuen.