17 JUN. 2023 Gaur X urte Gaur dira 79 urte Islandiak errepublika aldarrikatu zuela 1944ko ekainaren 17an errepublika aldarrikatu zuten Islandian, urte bereko maiatzean independentzia aldarrikatu ondoren. Sveinn Björnsson presidente zela egin zuten aldarrikapena. Islandiako parlamentua. (Wikimedia Commons) GAUR8 Gaurko egunez duela 97 urte, 1944ko ekainaren 17an, alegia, Islandiak errepublika aldarrikatu zuen Sveinn Björnsson presidente zela. Hilabete batzuk lehenago, maiatzaren 23an, independentzia aldarrikatu zuen, ordura arte Danimarkaren menpe egon baitzen. Horren ostean, Islandia NATOn eta Europako Kontseiluan sartu zen 1949ean, eta 1953an Kontseilu Nordikoan. 1959 eta 1979 urteen bitartean, alderdi independentista eta sozialdemokraten koalizio batek gidatu zuen estatu berria. 1971tik aurrera hainbat koalizio txandakatu ziren, nahiz eta batzuek, herrialdeko ia indar politiko guztiak bildu izanagatik ere, gutxi iraun zuten, krisi ekonomiko larria konpondu ezinik. Garapen ekonomikoarekin batera, Eskandinaviako ereduan oinarritutako ongizate-estatua sortu zuten, bizi-maila igotzea eta desberdintasunak arautzea sustatu zuena. Hala ere, oligarkia zen nagusi: hamalau familiak osatzen zuten herrialdeko elite ekonomiko eta politikoa. Ekonomiaren sektore guztiak ziren nagusi. Politikaren alorrean, oligarkia honek Independentziaren Alderdia gidatu zuen komunikabideak ere kontrolatuz. Administrazio, polizia eta armadako goi-funtzionarioen izendapenak ere zehaztu zituen. Alderdi nagusiek zuzenean kudeatzen zituzten Estatuaren jabetzako tokiko bankuak, eta horrek ezinezko egiten zuen maileguak lortzea tokiko oligarken onespenik gabe. Horrela, harreman klientelismoan oinarritutako sistema ezarri zen.