24 JUN. 2023 Gaur X urte Melillako sarraskiaren lehenengo urteurrena da gaur Maroko eta Estatu espainolaren arteko Melillako muga gurutzatzen saiatzen ari ziren dozenaka migratzaile hil zituen Marokoko jendarmeriak 2022ko ekainaren 24an. Marokoko Gobernuak 23 migratzaile eta 2 jendarme hil zirela esan zuen, baina GKEek 40 hildako inguru egon zirela esan zuen. Melillako sarraskiaren aurkako mobilizazio bat Bilbon. (Marisol RAMIREZ | FOKU) GAUR8 Saharaz hegoaldeko Afrikatik etorritako 200 eta 500 pertsona artean Melillako hesiaren gainetik salto eginez muga pasatzen saiatzen ari ziren bitartean gertatu zen Melillako sarraskia, orain dela urtebete. Dozenaka pertsona hil ziren, bertsio ofizialaren arabera 25 inguru. Gertakaria sare sozialen bitartez zabaldu zen, pertsonak lurrean pilatuta eta konortea galduta erakusten zituzten bideoak agertu zirenean. Zauritutako 200 pertsona egon zirela kalkulatzen da, polizia-agente marokoar eta espainolez gain. 133k Melillan sartzea lortu zuten. Euskal Herrian mobilizazioak antolatu zituen SOS Arrazakeriak, «ehorzleak» Marokoko eta Espainiako gobernuak izan zirela salatuz. Gasteizko Legebiltzarrean EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos IU-EB sarraskiaren aurka agertu ziren. Estatu espainoleko Herriaren Defendatzailea den Angel Gabilondok esan zuenez, 470 migratzaile errefusatu zituzten mugan «legearen aurreikuspen nazionalak zein nazioartekoak errespetatu gabe». Bestalde, Gobernu espainolaren presidenteak, Pedro Sanchezek poliziak mugan izandako jokabidea justifikatu zuen Marokoko Gobernuak Estatu espainolaren segurtasun-indarrekin batera «lan bikaina» egin zuela «bi segurtasun indarrek eraso bortitz bat oso ondo geldiaraziz». Halaber, Marokorekin harremanak izatearen garrantzia azpimarratu zuen.