02 JUL. 2023 Gaur X urte Gaur hamabost urte Kolonbiako armadak Ingrid Betancourt parlamentaria askatu zuen 2008ko uztailaren 2an askatu zuen FARCek politikari kolonbiarra, beste hamalau lagunekin batera sei urtez gatibu egon ostean. Betancourt bahitu guztien ikur bilakatu zen. 2002an herrialdeko presidente izateko aurkeztu zuen bere burua, eta horren ondotik, bahitu zuten gerrillariek. Ingrid Betancourt Kolonbiako politikariaren 2008ko artxiboko irudia. (Jose Oliva | EUROPA PRESS) GAUR 8 Gaur hamabost urte Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) Ingrid Betancourt parlamentaria askatu zuen, sei urtez bahituta izan ostean. 2008ko uztailaren 2an askatu zuten, beste hamalau lagunekin batera. Betancourt bahitu guztien ikur bilakatu zen. Kolonbiarra familia aristokratiko batean jaio zen, eta haurtzaroa Parisen igaro zuen. Bertan ikasi zuen, eta 1989 urtera arte ez zen itzuli Kolonbiara. Lehenik, Alderdi Liberalaren kide egin zen ustelkeria eta jauntxokeria salatzek asmoz; eta, ondoren, 1994an Partido Verde Oxigeno izeneko alderdi ekologista sortu zuen. Lau urte geroago, Kolonbiako Senatuan sartu zen 150.000 boto baino gehiago jasota. 2002an herrialdeko presidente izateko aurkeztu zuen bere burua, eta kanpainari ekin zion. Horretan Horacio Serpa eta Alvaro Uribe aurkariak zigortu zituen ustelkeriarekin eta paramilitarrekin bat egiten omen zutelako. Gerrillariekin izandako elkarrizketak porrot egin ondoren, eta gobernuaren eta agintari militarren ohartarazpenak gorabehera, Betancourtek Caguango San Vicente ingurua bisitatzea erabaki zuen, eta bertan bahitu zuen FARCek. "Jaque" operazioan askatu zutenPreso egon zen tarte horretan, Uribe presidenteak adierazi zuen Kolonbiako armadarekin ez zuela negoziaziorik egingo, bahituak askatzearen truke. Betancourt gatibu egon zen sei urte horietan, bizirik jarraitzen zuten frogak hiru aldiz erakutsi zituzten FARCekoek. Lehena 2002an, bigarrena 2003an, eta azkena 2007an. 2008ko uztailaren 2an, Juan Manuel Santos orduko Defentsa ministro kolonbiarrak, Betancourt eta beste hamalau bahituak askatuko zituztela iragarri zuen, “Jaque” izeneko operazio batean.