GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Duela 231 urte egin zuten Frantziako Iraultzan gillotina bidezko lehen exekuzioa

Historiko orrietan Frantziako Iraultzari lotuta geratu da betirako, baina aurrez ere Eskozian, Inglaterran eta Europako beste herri batzuetan erabiltzen zen gillotina. Euskal Herriari dagokionez, badakigu 1793ko urrian Baionan ezarri zela eta 1794ko irailean Donibane Lohizunen.

Maria Antonietaren exekuzioa, 1793ko urriaren 16an. (EGILE EZEZAGUNA)

Wikipediaren arabera 1792ko abuztuaren 21ean egin zen Frantziako Iraultzan gillotina bidezko lehen exekuzioa. Jakina denez, gillotina heriotzera kondenatutakoei lepoa mozteko erabiltzen zen tresna da, bi haberen artean erortarazten den aho zorrotzeko xafla metaliko batez osatua.

Historiko orrietan Frantziako Iraultzari lotuta geratu da betirako, baina aurrez ere Eskozian, Inglaterran eta Europako beste herri batzuetan erabiltzen zen gillotina. Joseph-Ignace Guillotinek (1738-1814) asmatu zuen Frantzian erabili zen gillotina mota, eta hasieran Louisette izena eman zitzaion, edo Louison, baina berehala gillotina izena jarri zioten, asmatzailearen deituragatik.

XVIII. mendeko asmakizuna izan arren, deigarria da Frantzian gillotinaren erabilera ohikoa izan zela XX. mendean ere. 1960. eta 1970. urteetan behera egin zuen azkenik –1965etik 1977ra zortzi heriotza zigor izan ziren–, eta 1977koa izan zen azkena. 1981eko irailean, heriotz-zigorra ezeztatzearekin batera, gillotinaren erabilera baztertu zuen frantziar Estatuak.

Euskal Herriari dagokionez, badakigu 1793ko urrian Baionan ezarri zela eta 1794ko irailean Donibane Lohizunen. Charles Henebron, Angeluko apaiza, 1793ko azaroaren 24an, edota Salvat de Sorhainde, Beskoitzeko apaiza, dira Baionan gillotinatu zituzten pertsonai ezagunenetako batzuk.