12 SET. 2023 Gaur X urte Gaur 20 urte Johnny Cash historiako country artista handienetariko bat hil zen 2003ko irailaren 12an hil zen Johnny Cash. Ezaguna zen ilunez jantzita jotzen zuelako kontzertuetan, baita ahots sakona zuelako ere. Sentsibilitate berezia zuen geure buruarekin izaten ditugun kontradikzio, moralitate eta borrokak abestietan islatzeko. Johnny Cash abeslaria garaiko irudi batean (Wikipedia) Gaur 20 urte Johnny Cash hil zen, historiako country artista handienetariko bat. Ezaguna zen ilunez jantzita joaten zelako kontzertuetan, baita ahots sakona zuelako ere. 1932ko otsailaren 26an jaio zen, Arkansas, AEBetan. Sentsibilitate berezia zuen geure buruarekin izaten ditugun kontradikzio, moralitate eta borrokak abestietan islatzeko. Oso umore puntu ona ere bazuen, eta horren isla dira honako abesti hauek: “I Walk The Line”, “Folsom Prison Blues” eta “Man in Black”, besteak beste. Cashen arrakasta handienetako batzuk beste artista batzuen abestiekin lortu zituen. Hala nola, Bob Marleyen Redemption Song abestiaren bertsio bat egin zuen, baita Nine Inch Nailsenen “Hurt” abestiarena ere. 1932an jaio zen Cash, eta 50eko hamarkadan Menphis hirian bere aurreneko grabazioak egin zituen San Records zigiluan. Tartean, “I Walk The Line” abestia grabatu zuen. 60eko eta 70eko hamarkadetan country estiloko kantuak jorratzen hasi zen.1994. urtean Rick Rubin ekoizle famatuarekin batu zen, eta zenbait disko arrakastatsu grabatu zituen “American Redordings” izenburupean. Kartzeletan eman zituen hainbat kontzertu bere bizitzan zehar. Drogekiko eta alkoholarekiko zuen mendekotasunak ia kiebrara eraman zuen. Bere anaiaren heriotza goiztiarrak eragin handia izan zuen abeslariarengan: zama hori bere bizitza osoan zehar eraman zuen, heriotzaren erantzule sentitzen baitzen.