18 OCT. 2023 Gaur X urte Gaurko egunez ireki zituen ateak ofizialki Bilboko Guggenheim museoak, 1997an 1997ko urriaren 18an ireki zituen ateak ofizialki Bilboko Guggenheim museoak. EAEko administrazioen eta Solomon R. Guggenheim Foundation-en arteko lankidetzaren emaitza izan zen, eta Bilboko birmoldaketaren ikurra bihurtu zen. Bilboko Guggenheim Museoa. (Aritz LOIOLA | FOKU) GAUR 8 Gaur 27 urte, 1997ko urriaren 18an, inauguratu zen Bilboko Guggenheim Museoa. 1991ko otsailean hasi ziren museoa eraikitzeko negoziazioak Euskal Autonomia Erkidegoko agintari publikoen eta Guggenheim Fundazioko zuzendarien artean. Akordioa urte horren amaieran sinatu zen, eta 1992ko erdialdean, arkitektoa eta eraikinaren kokalekua aukeratu ziren. Museoaren ezaugarririk deigarriena eraikin berritzailea da, zein Bilboko ikur ezagunenetakoa bihurtu den. Titaniozko, harrizko eta kristalezko eskultura handi bat da eta Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen. Bertako areto batzuk itxura harrigarriak dituzte, besteek, aldiz, taxutze erregularra; guztiak, baina, antolatzen dira goialdean metalezko lore formako sabaileiho zenitala duen Atrio ikusgarri baten inguruan. Bilboko Guggenheim Museoa nazioarteko museo sare baten barne dago. Horren sinergiez onura har dezakete, baita baliabideak, proiektuak eta bildumak partekatu ere. Hauek osatzen dute sarea: New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum, Veneziako Peggy Guggenheim Collection, Guggenheim Bilbao Museoa, eta egun proiektuan dagoen Guggenheim Abu Dhabi Museoa. Egun, XX. mendearen bigarren erditik aurrerako artistarik garrantzitsuenen lanak daude ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan; Eduardo Chillida, Yves Klein, Willem de Kooning, Robert Motherwell, Robert Rauschenberg, James Rosenquist, Clyfford Still, Antoni Tàpies eta Andy Warhol dira artista bikain horietako batzuk.