GAUR8 - mila leiho zabalik

Nekazal eta Abeltzain XIII. Feria egingo dute igandean Urkabustaizen

Etxean egindako produktuak, etxeko baratzekoak eta inguruko aziendetako animalia onenak bilduko dira igandean Urkabustaizen, negu zaporea hartzen duten azoka horien egutegian beste proposamen bat luzatuz. Produktuak eta eikagaiekin batera, artisau lanak ere izango dira salmenta postuetan.

Abereak eta nekazal produktuak izango dira hitzorduaren protagonistak. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Neguaren atarian, baratzean jasotako produktuak, etxean ekoiztutakoak eta inguruko aziendeen abereak bilduko diitu igandean Urkabustaizen, Nekazal eta Abeltzain Feriaren XIII. edizioak.

Goizeko 11.00etan abiatuko da egitaraua feriagunean. Abereen sarrera egingo dute ordu horretan. Zaldi, behi, ardi eta ahuntz aziendak bilduko ditu erakusketak, eta aurreratu dutenez, animalien ondoan, jaki, edari eta artisau lanen salmenta egokituko da hainbat saltokitan.

Elikagai eta artisau lanak erakutsiko dituzten saltoki horiez gain, hainbat jarduera izango da goziean zehar azokaren inguruan. Urkabustaizko Musika eskolako trikitilari eta pandero jotzaileek girotuko dute plaza, eta Feriako III. Bolu Txapleketa ere jokatuko da egun horretan bertan.

Herri kirolak eguerdian

Umeei zuzenduta, 12.00etatik aurrera egurrezko jolasak eta tailerrak iragartzen ditu kartelak, baita herri kirolez beteriko eguerdia ere, Oketa-Zigoitia herri kirol taldearen eskutik. Ingudean, lasto altxatzean, harri-jasotzean eta aizkolari ‘hegalari’ modalitatean neurtu beharko dira kirolariak.

Feriaren programaren barruan, aritsautza produktuen zozketa egingo dute hitzorduari amaiera emateko.