GAUR8 - mila leiho zabalik

Europako itsas-ekosistemen ikerketa handi bat euskal partaidetzarekin

AZTI zentro teknologikoa Europako biodibertsitatea aztertu eta monitorizatuko duen ‘BIOcean5D’ ekimenaren parte da. Naiara Rodriguez-Ezpeletak klima aldaketaren aurrean prestatzeari begira hain garrantzitsua den proiektu horretaz hitz egin du GAUR8rekin.

Este navegador no soporta el elemento video.


Abian dago proiektu handi bat Europa mailan, kostalde osoan lagin-bilketa handi bat egin eta horren azterketa egiteko, kontinenteko hainbat zentro eta institutuetako ikerlarien parte hartzearekin, eta fokua diziplina ezberdinetan jarriz.

Duela gutxira arte Euskal Herrian porturatuta egon den TREC espedizioa ibili da hemen laginak hartzen baita Tara ontziak ere. Sedimentu eta ur lagin horiek ‘BIOcean5D’ izeneko proiektuaren barruan aztertuko dira, eta egitasmoan AZTI zentro teknologikoak parte hartzen du.

Naiara Rodriguez-Ezpeleta ikerlariarengana jo du GAUR8k azken bi mendeetako bilakaera geologikoa eta biologikoa erregistratzen duten sedimentu horien azterketak emango duen informazioa ulertzeko.

Hasteko, ikerketa zabal bat izango dela nabarmendu du. GAUR8ko hurrengo aleak sakonduko du gaian, baina zerbait azpimarratzekotan, ikerketak etorkizunera begira duen garrantzia nabarmendu du euskal ikertzaileak.

Lehenengo urtean Atlantikoko kostaldea laginduko da, Mediterraneoan jarraituko du bigarren urtean. Besteak beste, mikroorganismoak eta ugaztun handien azterketa egingo da hor, batzuk aipatzeagatik, zeren hainbat jakintza lan eremu eta helburu ditu ekimenak.

«Zer ez dugun egin behar eta zer bai»

Lagin horien ikerketak zer informazio emango du? Oso informazio zabala, eta biodibertsitatearen iraganeko egoeraren eta egungoaren argazki zehatzago bat. Horrek lagunduko du ekosistemak nola zeuden eta nola dauden ikusten eta «jakin ahal izango dugu zer inpaktu izan duten».

«Horrek emango digu informazioa jakiteko zer ez dugun egin behar jakiteko edo zer egin behar dugun biodibertsitate hori mantentzeko», zehaztu du genetikan aditu den Rodriguez-Ezpeletak.

Horren harira, Bilboko itsasadarrean egindako langiketa aipatu du, puntu hori bereziki lagintzeko arrazoietan sakonduz. Paleo-sedimentuen DNAren azterketa izango da AZTIren lan arloetako bat.