GAUR8 - mila leiho zabalik

‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta' filma, Hego Euskal Herriko zinemetan gaur

Zinema Euskaraz programaren barruan, ‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta' filma ikusi ahal izango da gaur arratsaldean Hegoaldeko lau hiriburuetan, zenbait zinema aretotan.

Bil Kwai haurraren abenturak kontatzen ditu filmak. (Zineuskadi)

‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta’ animaziozko film txinatarra Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zazpi zinema aretotan estreinatuko da ostiral honetan, azaroaren 3an, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Pelikula euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadi elkarteak sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko den zortzigarren filma da, ‘Abentura erraldoia’, ‘Superheroien familia’, ‘Yuku eta Himalaiako lorea’, ‘Momiak’, ‘Lau ahizpa magikoak’, ‘Mavka: basoaren zaindaria’ eta ‘Alan giza antena’ filmen ondoren.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako programak, eta haur zein gazteei zuzendutako filmen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzeko.

Hegoaldeko lau hiriburuetan

Bada, ‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta’ filma zazpi zinema aretotan estreinatuko da ostiral honetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Multicines (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria) eta Principe (Donostia) aretoetan, hain zuzen ere.

'Zinema Euskaraz' programaren barruan estreinatuko den hurrengo filma azaroaren 10ean iritsiko da, eta 'Doraemon: Nobitaren dinosauro berria' izango da.