14 NOV. 2023 Gaur X urte Gaur bost urte hil zen Aitor Sarasua bertsolari eta bertsozale estimatua 2018ko azaroaren 14an hil zen Aitor Sarasua bertsolaria, 51 urte zituela. 1990eko hamarkadan bertsolari aktiboa izan zen eta, 1998az geroztik, Bertsozale Elkarteko eragiletza lanetan aritu zen, batik bat Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkartean. Maddi Sarasua bertsolariaren aita da. Aitor Sarasua Donibane Lohizuneko ikastolan 2002an. (Bob EDME) GAUR8 1990eko hamarkadan bertsolari aktiboa izandako Aitor Sarasua 2018ko azaroaren 14an hil zen, duela bost urte, gaixotasun luze baten ondoren. Aretxabaletan jaio zen 1967an eta han hasi zen bertsotan, zazpi urte zituela, aitzindaria izan den Almen Ikastolako bertso-eskolan, Jon anaiarekin. Eskolarteko txapelketetan aritzen zenean bitan finalista izan zen, Osinalden eta Xenpelarren. 20 urte zituela, Arrasate Euskaldundu Dezagun elkartearen bertso-eskolan. 1993an Bertsolaritza Txapelketa Nagusian parte hartu zuen eta, 31 urterekin, 1998an, plazetako bertsolaritzaz urrunduta, Itsasura (Lapurdi) joan zen bizitzera eta han familia osatu zuen. Han, Seaskako ikastoletan irakasle izan zen eta ‘Euskaraz Bizi’ proiektuaren gidaria izan zen Ipar Euskal Herriko ikastoletan. Gainera, bertso-eskoletan irakasle gisa aritu zen eta ‘Bertsularien Lagunak’ elkarteko lehendakaria izan zen ere. 2021az geroztik ‘Bertsularien Lagunak’ek Aitor Sarasua bertso-paper lehiaketa antolatzen du. Bertsolaria omentzeaz gain, bertsolaritzaren tradizioa bermatzea eta hedatzea da helburua eta Euskal Herri osoko bertsolariek parte hartu dezakete, gazteek nahiz helduek.