10 DIC. 2023 Gaur X urte Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 75 urte bete ditu Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 75 urte bete ditu gaurko egunez, abenduaren 10ean. Aldarrikapen hau izan zen ostean idatzi eta onartuko zen Itunaren aurrekaria. Giza eskubideen aldarrikan unibertsala. (Wikipedia) GAUR8 Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1948ko abenduaren 10ean onartu zuen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Oinarrizkotzat hartzen diren eskubideak biltzen dira 30 artikulutan; eskubide zibil, politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak. Orientazio-dokumentua da hau, eta ondoren egin zen Nazioarteko Ituna. Izaera unibertsal berezkoa, besterenezina eta gizaki guztiei aplikagarria dela baieztatzen dute aldarrikapenean. Eleanor Rooselvelt buru zuen Nazio Batuen Erakundeko batzorde batek idatzi zuen lehen zirriborroa, eta bertan ibili zen Rene Cassin baionarra. Nazio Batuen Batzar Nagusietan une hartan ez zegoen adostasunik giza eskubideak babesteko eta errespetatzeko betebeharrari buruz. Momentu horretan ez zen nazioarteko tratatu gisa formalizatzea lortu, derrigorra zelako herrialde guztien babesa. Nazio Batuetako 58 kideetatik 48k alde bozkatu zuten, inortxok ere ez kontra, baina zortzi abstenitu egin ziren eta bik ez zuten bozkatu. Wikipediaren arabera, dokumentu hau da itzulpen-bertsio gehien dituena, 520 hizkuntzatara itzuli da, euskaraz ere eskuragarri dago. Estatuentzat nahitaezkoa edo loteslea ez den arren, oinarri gisa erabili zen NBEren nazioarteko bi konbentzioak sortzeko: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna.