11 FEB. 2024 Gaur X urte Rene Descartes, filosofo eta matematikari frantsesa hil zen 1650ean «Pentsatzen dut, beraz banaiz» izango da askorentzat Descartes filosofoaren esaldirik ezagunena, gaurko egunez hil zen filosofo frantsesa. Eta bere heriotzaren inguruko misterioa oraindik argitu gabe dago. Descartesen erretratu bat. (Wikimedia) GAUR8 Rene Descartes filosofo frantsesa 1650ean hil zen Stockholmen. Lehen bertsioen arabera, 53 urte zituela hil zen neumoniak jota, baina egun zalantza dago heriotzaren arrazoiarekin. Izan ere 1980an Eike Pies historialariari eta mediku alemaniarrak Johan Wullener holandarrari zuzendurik gutun sekretua aurkitu zuten Leidengo Unibertsitatean. Gutuna Descartes zaindu zuen Gorteko sendagileak idatzia zen eta bere agonia deskribatzen zuen. Sintoma horiek ez zetozen neumoniarekin bat; beste patologo batzuekin hitz egin ondoren, Piesek Descartes artsenikoa erabiliz eraila izan zenaren ustearen berri eman zuen. Filosofoaren bizitza La Haye en Touraine herrian jaio zen Descartes 1596an. Baina ia 400 urte beranduago, herriari izena aldatu zioten eta Descartes izena jarri zioten. Amonak hezi zituen bera eta anaia, ama anaiaren erditzean hil baitzen, eta aita munduan zehar ibili zelako lanean. Lehenengo urteetan La Flechen ikasi zuen, bertan landu zituen Zizeron, Horazio, Homero edota Platon bezalako autoreak. 18 urterekin Poitierseko unibertsitatera joan zen zuzenbideko ikasketak egitera. Bide horretan, filosofian eta matematikan sakondu zuen, «filosofia modernoaren aitatzat» izendatu zuten batzuek. Kezkaren filosofotzat dute beste batzuek, guztia zalantzan jartzera bultzatzen baitu. Bere esaldi ezagunean laburtuko dute gehienek bere ikerketen muina: «pentsatzen dut, beraz banaiz».