GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Duela 16 urte, Kosovok bere independentzia aldarrikatu zuen

2008ko otsailaren 17an, Kosovoko Errepublikak aldebakarreko independentzia aldarrikatu zuen Serbiarekiko. Gaur egun, 102 herrialdek aitortu dute Kosovoren sezesioa, duela 16 urtetik krisi ekonomiko eta politiko oso garrantzitsu batean murgilduta jarraitzen duena.

Kosovoko banderak independetziaren urteurrena ospatzeko. (Armend NIVANI / AFP)

2008ko otsailaren 17an, autodeterminazio erreferendumik gabe, Kosovoko Parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen Serbiatik. Egun horretan bertan, Hashim Thaçik orduko lehen ministroak Serbiako Kosovoko Errepublikaren aldebakarreko independentzia aldarrikatu zuen Pristinan. Ordu gutxi barru, Kosovok hainbat herrialde garrantzitsuren errekonozimendua jaso zuen, horien artean AEBena, baita Europako pisu astunak ere, hala nola Britainia Handia, frantziar Estatua eta Alemania.

Harrezkero, nazioarteko aitorpenak gehitzen joan dira. 102 estatuk, munduan ofizialki daudenen erdiak gutxi gorabehera, Kosovo estatu gisa aitortzen dute. Horien artean daude EBko herrialde gehienak, Zipre, Eslovakia, espainiar Estatua, Grezia eta Errumania izan ezik. Horiek lurralde-arazoak dituzte, eta, horregatik, Pristinaren eta Belgraden arteko harremanen normalizazioaren mende jartzen dute haien aintzatespena.

Gutxiengo serbiarraz gain, Kosovo ez dago beste arazo batzuetatik salbuetsita. Horietako nagusia egoera ekonomiko txarra da. Herrialdean ia % 50eko langabezia dago, biztanleriaren bizi-mailak okerrera egin du azken urteotan, hezkuntza eta osasun-sistema ere finantzazio txarraren eraginpean daude. Horren guztiaren erantzule nagusiak herrialdeko agintariak dira, askotan goi mailako ustelkeria leporatzen baitiete, baina kasu horietako bat bera ere ez da auzitegietara eraman orain arte.