29 MAR. 2024 Gaur X urte Itxaro Borda idazle eta euskaltzain osoak 65 urte bete ditu gaur Gaur 65 urte, 1959ko martxoaren 29an, Itxaro Borda Xarriton idazle eta euskaltzain osoa jaio zen Baionan. 2023ko urriaren 28an euskaltzain oso karguaren zina egin zuen eta poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika eta antzerkia idatzi ditu, besteak beste. 65 urte bete ditu gaur Itxaro Borda euskaltzain osoak. (Patxi BELTZAIZ) GAUR8 2022ko azaroaren 26an euskaltzain oso izendatu zuten Itxaro Borda gaur duela 65 urte jaio zen, Baionan, 1959ko martxoaren 29an. Idazle ere bada eta batik bat poesia, narrazioa, eleberria, saiakera, kronika eta antzerkia idatzi ditu. Horrez gain, itzulpengintzan ere lan handia egin du. Liburuak baino, aldizkari literarioetan argitaratu diren lanak euskaratu ditu Itxaro Bordak, bereziki Maiatz aldizkarian. Horrela, idazle txinatarrak, errusiarrak, senegaldarrak, palestinarrak edo armeniarrak ezagutzera eman ditu Euskal Herrian. Maiatz literatur aldizkaria berak sortutakoa da, 1982an, Luzien Etxezaharretarekin batera. Maiatz argitaletxearekin kaleratu zuen bere lehenengo liburua, ‘Bizitza nola badoan’, 1984an. Gerora argitaratutako beste liburuen artean ‘Kaukasiar kreazko borobila’, Bertold Brech autorearen antzezlana, 2006an argitaratu zuena, eta Maria Merce Marçalen ‘Poesia kaiera’, 2014an argia ikusi zuena. 2017ko Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren kide izan zen Borda, Miren Arzalluz eta Joserra Senperenarekin batera. Aitor Arregi eta Jon Garañoren ‘Handia’ pelikula izan zen edizio horretan sari horren irabazlea. 2002an Euskadi Saria jaso zuen, ‘%100 basque’ izeneko eleberriarekin, 2010ean Galiziako PEN Clubaren Rosalia de Castro Poesia saria irabazi zuen eta 2021ean LGBTIQ+ olerkaria izateagatik Zilarrezko Gehitu Saria eman zioten.