30 JUN. 2024 Gaur X urte Gaur 55 urte jaio zen Eduardo Gaviña, Yogurinha Borova artista gorpuzten duen pertsona Gaur 55 urte jaio zen Eduardo Gaviña, Yogurinha Borova artista gorpuzten duen pertsona. Euskal Herriko trabestismoaren eta LGTBI kulturaren erreferentea da. Yogurina Borova (Eduardo Gaviña) GAUR8 Gutxi izango dira Yogurinha Borova ezagutzen ez duten euskal herritarrak. Eduardo Gaviña laudiotarrak gorpuzten duen artista 1994an sortu zen, Las Fellini talde mitikoaren baitan. Gaur, Gaviñak 55 urte betetzen ditu. Hasieran, Las Fellini taldean zegoenean, aldizkako emankizunak egiten zituen Gaviñak, nola tabernatan, hala festa txikietan. Orain, aldiz, Euskal Herriko trabestismoaren eta LGTBI kulturaren erreferentea da Yogurinha Borova. Hamar urteren ostean, Las Fellini utzi eta abeslari hasi zen, bakarlari bezala, gero eta ekitaldi handiagoetan parte hartuz: Marbella Grill Festival eta Elektro in Rio ikuskizunetan parte hartu du, edo Zinegoak zinemaldiaren irekiera eta itxiera festetan, besteak beste. Eduardo Gaviña, berez, argazkilaria da lanbidez, baina Yogurinha Borovaren bitartez bere artista izaera zukutu du. Bere lehenengo diskoa ‘Carbono 14’ lana 2011n argitaratu zuen, Yogurinhak abesten zituen kantuen hautaketa pertsonal bat. Bi urteren buruan ‘Bai, sí, Yes’ kaleratu zuen, eta hainbat musikariren laguntza izan zuen abestiak sortzeko, hala nola, Iker Sadaba, Aitor de Olano, Fernando Carvalho, Los Ganglios eta Oier Aldekoa. ‘Missex’ kaleratu zuen 2015ean, Poliamor 2017an Amari 2018an. Gaur egun, crowdfunding proiektu bat martxan du, ‘My Way Out’ izeneko dokumentala Izaskun Arandiaren zuzendaritzapean ekoiztu ahal izateko. Dokumental honek Eduardo Gaviñaren ‘road movie’ bat erakutsiko du, eta ikuslea sexualitatea eta generoari buruzko hausnarketara gonbidatzea du helburu.