10 JUL. 2024 BBK Klimak haurrentzako zinema emanaldiak eskainiko ditu uztaileko igandeetan BBK Klimak igande arratsaldeak zinemari eskainiko dizkio uztailean zehar. Hilaren 7an izan zen lehen emanaldia, eta ‘Pompoko’ da karteldegiak proposatzen duen hurrengo filma. Sarrerak eta programazioa zentroaren webgunean daude BBK Klima instalazioak Urdaibain, artxiboko irudian. (Andoni CANELLADA | FOKU) GAUR8 BBK Klimak ‘Udako zinema’ egitasmoa antolatu du lehen aldiz eta film emanaldiak eskainiko ditu uztaileko igandeetan haurrei zuzenduta. Giro dibertigarrian hezkuntzaren eta aisialdiaren bidez ingurumen ohiturak eraldatzea da ekimenaren helburua. BBK Klimak zenbait datu eskaini ditu herritarren artean ingurumenarekiko dagoen kezkaz: herritarren %83k oso serio hartzen du klima aldaketa, eta %85ek uste du klima krisia arintzen lagun dezakeela. Entzute prozesuan jasotako hausnarketa eta iritzietan oinarrituta, BBK Klimak ingurumen kontzientzia duen esperientzia parkeko ateak ireki ditu Urdaibain hirugarren udan jarraian. Bertatik, jolas jardueren programazio zabala eskaintzen du haurrei zuzenduta. Lau emanaldi txikientzat Hain zuzen ere, testuinguru horretan sortu da ‘Udako Zinema’ ekimen berria. Haurrentzako lau emanaldi izango dira, txikienek naturarekin eta jasangarritasun kontzeptuekin modu ludiko eta dinamikoan elkarreragin ahal izango dute. Proiekzioak igandeetan izango dira. Uztailaren 7an hasi ziren, ‘Wallace & Gromit: La maldición de las verduras’ filmarekin; hurrengo igandean (hilak 14an), ‘Pompoko’ eskainiko du programak, 21ean ‘Volando juntos’, eta 28an, ‘Wall-e’.