06 AGO. 2024 Bisita gidatuak irailera arte Bilboko Azkuna Zentroaren sekretuak ezagutzeko Hiru bisita gidatu egingo dituzte Bilboko Azkuna zentroan egunero iraila bitarte, euskaraz eta gaztelaniaz. Atrioko 43 zutabe horien zergatia azalduko da bisita horietan, baina istorio gehiago gordetzen ditu alhondegi zaharrak. Bilboko Azkuna zentroa, irudian. (Jon URBE | FOKU) GAUR8 Bilboko Azkuna zentroak adierazi duenez, abuztuan zehar hiru bisita gidatu eskainiko ditu egunero irailera arte. Lau erakusketa ikusi daitezke oraindik: Allora & Calzadilla: ‘KLIMA’; Ana G. Lartitegui artista bilbotarraren ‘Tentelontzia’; Elena Aitzkoaren ‘Ur Aitzak’; eta Manu Muniategiandikoetxearen ‘Schola Navicolare di Traiano’. Zentroak zehaztu duenez, euskaraz eta gaztelaniaz izango dira bisitak. Alde batetik, euskarazkoak goizeko 12.00etan izango dira, eta bestetik; gaztelaniazkoak 13.00etan eta arratsaldeko 18.30ean. Bisitak 30 minutu inguruko iraupena du. Ostegunak izango dira bisita gidaturik gaztelaniaz ez dagoen egun bakarrak, 18.30ean. Bisita gidatua egiteko gutxienez lau pertsona bildu behar dira eta gehienez jota 20 lagun izan behar dira. Zentroak gogoratu du aldez aurretik izena eman behar dela eta doakoak direla bisitak. Eraikin ezagunaren bisita gidatuan proiektu honen intrahistoria aztertuko da: nola asmatu zen, Atrioko 43 zutabeen zergatia edo eraikin horren azpi-lurzoruetan zer gertatzen den. Bilboko Alondegia izan dena eta gaur dena testuinguruan jartzen da: 110 urte baino gehiago dituen hiriko ardoen, olioaren eta ozpinduen biltegia kultur zentroa bilakatuta, gizartearekin eta kultura garaikidearekin duen lotura...