06 SET. 2024 Bisita antzeztuen emanaldi berriak izango dira Artziniegan, herria «modu entretenigarrian ezagutzeko» Artziniegako historia eta leku enblematikoak erakusten dituzten bisita antzeztuen edizio berri bat abiatuko da irailaren 22an. Igandeetan egingo dituzte aktoreek gidatuko dituzten ibilbide horiek, historiako gertaera garrantzitsuetan geldialdiak eginez. Irailaren 22an abiatuko dira Artziniegan, herriko historiari buruzko bisita antzeztuen programazioa. (Aiarako Kuadrilla) GAUR8 Artziniegako historia eta leku enblematikoak jorratzen dituzten bisita antzeztuen programazioa irailaren 22an berrartuko dituzte Arabako udalerrian. Igandero egingo dira ibilbide historiko antzeztu horiek, irailean eta urrian zehar. Aiarako Kuadrillak antolatutako ekimena da, herriko eraikuntza historikoak, pertsonaia esanguratsuak eta leku enblematikoak erakusteko helburuz. Aurreko edizioetan publikoaren aldetik izandako parte hartze handiak bultzatu du programazio berriaren eskaintza. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, jarduera aukera paregabea da familientzako, «historian murgiltzeko» eta «hezkuntza esperientzia entretenigarri» batean parte hartzeko. Arimaktoreko aktoreek eskainiko dituzte saioak. Kuadrillatik azpimarratu dutenez, «Artziniegako historia ezagutzeko aukera» izateaz gain, «aktoreekin pasadizo eta une interaktiboez gozateko» tartea ere izango dute. Ibilbidean zehar hainbat puntutan geldituko dira, eta tokiko historiako gertaera eta une garrantzitsuak» nabarmenduko dituzte. Hiru euroko kostua dute bisitek, doakoak dira 12 urtetik beherako haurrentzat, eta parte hartzeko erreserba egin behar da aurretik bisiten webgunean eman behar da izena. Edukiera mugatua denez, lehenbailehen izena ematea gomendatu dute, tokia bermatzeko.