GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Felix Baumgartner austriarrak 39.000 metroko garaieratik erorketa librean jauzi egin zuen

Felix Baumgartner austriarrak erroka egin zuen duela 12 urte 39.000 metroko garaieratik erorketa librean jauzi eginda. Austriako armadan paraxuteko irakaslea izan zen, eta baita akziozko filmetako aktoreen ordezkoa ere.

Erorketa librean errekorra du Felix Baumgartnerrek. (Red Bull Stratos)

2012ko urriaren 14an, 39.000 metroko garaieratik erorketa librean jauzi egin eta hiru errekor berri gauzatu zituen Felix Baumgartner austriar paraxutista eta BASE jauskariak. Soinuaren abiaduran burututako lehenbiziko erorketa jauzia izan zen, inongo laguntza mekanikorik erabili gabe eginikoa. Eta aldi berean, jauzi hori entzutetsua egin zen lur zorutik urrunen burututako globo hegaldia izan zelako, 40.000 kilometroko garaiera gaindituz.

«Gizateriaren mugak pixka bat gehiago zabaldu nahi ditugu», esan zuen jauzi egin baino minutu batzuk lehenago, eta aurreikusi zitekeen modura, errekorra hautsi zuen. 2012ko errekorraren aurretik ere bazituen errekor gehiago, besteak beste munduko eraikin altuenetik jauzi egitea, Taiwaneko Taipei 101 etxeorratzetik.

Era berean, lehena izan zen erorketa askean Mantxako kanala zeharkatzen karbono-zuntzezko hegal batzuen laguntzaz, Doverretik (Erresuma Batua) Calaiseraino (Frantzia), eta Latinoamerikako eraikuntza handienetik, Mexikoko Dorre Nagusitik ere egin zuen jauzi.

Baumgartnerrek soldaduskan parakaidismoan jardun zuen, eta leku arriskutsuetan jauzi egiten espezializatu zen. Orduz geroztik Austriako armadan parakaidismoko irakaslea izan zen, eta baita akziozko filmetako aktoreen ordezkoa ere.