GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Kamala Harris politikari estatubatuarrak 60 urte bete ditu gaur

Egun Estatu Batuetako presidenteordea den Kamala Harrisek 60 urte bete ditu igande honetan. Oaklanden jaio zen, Kaliforniako hiri batean, ikasketan abokatua eta zenbait urtez Kaliforniako Fiskal Nagusia izan ostean, egun politikaria.

Kamala Harris, hauteskundeetako mitin batean. (C.Flanigan | Europa Press)

Hauteskunde kanpainaren azken txanpan harrapatuko du urtebetetze egunak Kamala Harris abokatu eta politikaria. 1964ko urriaren 20an jaio zen Oaklanden Harris, ama india tamilekoa eta aita jamaikarra zuen. Joe Biden presidentegaiarekin batera, 2020ko hauteskundeetan Donald Trump eta Mike Penceri gailendu eta 2021eko urtarrilean Estatu Batuetako presidenteorde izendatu zuten.

2010ean Kaliforniako Fiskal Nagusi izendatzea lortu zuen Harrisek, eta 2014an berriro aukeratu zuten. 2016an Senatura iritsi zen, eta senatari bihurtu zenetik, ordaintzaile bakarraren mediku-arreta, kalamua maila nazionalean legeztatzea, agiririk gabeko etorkinentzako udal babesa, DREAM Legea eta klase ertain eta langileentzako zergen murrizketa babesten ditu, baita korposazioei eta estatubatuar aberatsenei zergak igotzea ere.

Bere ideologiari dagokionean, eta batez ere hauteskunde kanpaina betean, zenbait oinarrizko ideia mahai gainean jartzen dihardu. Diskriminazio positiboa, gutxietsitako taldeen bizi-kalitatea hobetzeko gizarte-politiken alde egitea; heriotza zigorraren aurka egin izan du, eta preso federalen artean berrerortze-tasak murrizteari buruzko legeari baiezkoa eman zion; nahiz eta hasieran ez zuen aisialdiko marihuana legeztatzea babestu, gero lekuz aldatu zen eta legeztatzea bultzatu zuen. Harrisek, eskola publikoen desgregazioa babesten du, eta Estatu Batuetako Senatuko kide gisa Berdintasun Legea babestu zuen.