17 NOV. 2024 Gaur X urte Gaur 49 urte hil zen Iñaxi Urbiztondo bertsolaria Ataunen jaiotako Iñaxi Urbiztondo Maiza bertsolaria 1975eko azaroaren 17an hil zen, gaur 49 urte, 94 urte zituela. Bertso zaharrak zabaltzeaz arduratu zen, baina bereak ere sortu zituen. Iñaxi Urbiztondo bi alabarekin. (Wikimedia Commons) GAUR8 1975eko azaroaren 17an zendu zen Iñaxi Urbiztondo bertsolaria, duela 49 urte, 94 urte zituela. Ataunen jaio zen 1881eko urtarrilaren 31n Aintzaundieta Txiki izeneko baserrian. Bertso zahar asko transmititzeaz gain, berak sortutako asko ere badaude. Besteak beste, 1891eko neguari buruzko bertso sorta idatzi zuen Urbiztondok. Izan ere, negu hartan Aralarren hil zitzaion Joakin anaia, elur ekaitz batek harrapatuta, eta memoria gisa idatzi zituen gertakari hori buruzko bertsoak. Joxe Batixta Etxeberria Goikoetxearekin ezkondu zenean, Azarola baserrian finkatu ziren eta bost seme-alaba izan zituzten: Anttoni, Pakita, Joxepa, Juan eta Migel. Azken honek elikagai denda bai ireki zuen Donostian eta hara aldatu zen denborarekin Iñaxi. Urbiztondoren biloba batek, Joseba Aurkenerenak, Zuzeu hedabidean amonaren heriotzaz partekatu zuenez, «amona Iñaxi arrunt euskalduna zen, eta Franco gorroto zuen. 1975eko azaroaren erdi aldean, diktadorea hiltzen ari zela zabaldu zenean, poz handia hartu zuen eta belarria irratira itsatsita izaten zuen berri ona izateko prest. Zoritxarrez, diktadorea azaroaren 20an hila zela zabaldu zutenerako, Iñaxi ez zegoen jadanik bizidunen artean, hil bereko 17an hil baitzen, 94 urte zituela. Franco hiltzean denok edan genuen xanpaina dastatu gabe eraman zuen Heriok. Pena! Berak ere gustura edango baitzuen xanpain pixar bat berri ona ospatzeko, zalantzarik gabe!».