22 DIC. 2024 Gaur X urte Gaur 10 urte itzali zen Joe Cockerren ahots urratua 12 urterekin egin zuen bere lehen emanaldi publikoa Joe Cockerrek, eta adinean gora egindakoan utzi zituen oholtzak. Duela 10 urte isildu zen Cockerren ahots urratua biriketako minbiziak jota. Joe Cocker, abeslaria. (Wikimedia) GAUR8 2014ko abenduaren 22an Crawforden, Coloradon, isildu zen John Robert ‘Joe Cocker’-en ahotsa. Britainia Handiko rock kantaria zen, «ahots erlats eta sentibera» izatea zen bere ezaugarri nagusietako bat. Lehen emanaldi publikoa 12 urte zituela izan zuen, bere anaia nagusi Victorrek bere taldearen kontzertu batean kantatzera gonbidatu zuenean. Bere lehen taldea 1960an sortu zen: The Cavaliers jarri zioten izena.1964an bere lehen singlea kaleratu zuen, Beatlesen ‘I 'll Cry Instead’-en cover bat. Bere taldeak, jarraitzaile asko lortu zituen Ingalaterrako iparraldean. Bira bat egin zuten Frantzian, eta soldaduentzat jo zuten Ipar Amerikako hegazkin-baseetan. Chris Staintonekin batera The Grease Band sortu zuen.Urte hartako rock jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu zuen, eta Woodstocken amaitu zuen, milioi erdi lagunen aurrean joz. 1969an arrakasta lortu zuen ‘Lennon & McCartney With A Little Help From My Friends’ klasikoaren bertsio bikain batekin. Horren ondoren, arrakasta ugari iritsi ziren, hala nola ‘You're So Beautiful’, ‘When the Night Comes’ edo ‘The Letter’.1970ean hiru milioi dolarreko diskoak saldu zituen Estatu Batuetako merkatuan. 80ko hamarkadaren hasieran, The Crusaders taldeak berarentzat bakarrik konposatutako abesti bat abestera gonbidatu zuen: ‘I 'm So Glad I' m Standing Here Today’. Adinean gora, baina kantuan 2004an Joe Cockerrek 60 urte zituela ‘Heart & Soul’ aurkeztu zuen, bere ibilbide profesionalean eragin dion musikaz osatutako diskoa. Bertan, hirurogei, hirurogeita hamar, laurogei eta laurogeita hamarreko hamarkadetako abestien dozena bat bertsio biltzen ditu. 2007an ‘A traves del universo’ filmean agertu zen, ‘Come Together’ interpretatuz.1978an, Cocker Kaliforniako Santa Barbarako Jane Fondaren etxalde batera joan zen bizitzera. Pam Bakerrek, bertako udalekuko zuzendariak eta bere musikaren zale amorratuak, aktorea konbentzitu zuen bere etxea Cockerri uzteko.Joe Cocker Crawforden (Colorado, AEB) hil zen 2014ko abenduaren 22an, 70 urte zituela, biriketako minbizi baten aurkako borroka luze baten ondorioz.