Juantxo EGAÑA

EDMOND DE LABRADORREN LANA EUSKAL HERRIKO ESTUDIOETAN

EDMOND DE LABRADOR | THE J. PAUL GETTY MUSEUM
EDMOND DE LABRADOR | THE J. PAUL GETTY MUSEUM

Edmond de Labradorrek, margolaria ikasketaz, harremana izan zuen XIX. mendeko 50eko hamarkadaren erdialdean Parisko giro bohemioarekin. Bere lagunen artean Hippolyte Bayard zegoen, lehen argazki prozesuen aitzindari eta asmatzaileetako bat, eta margolaria Frantziako Argazkilaritza Elkartean sartu zuena. Edmondek, komertzialki izen horrekin ezagutu baitzen, argazki estudio bat ireki zuen Baionan 1856an, eta urte batzuk geroago beste bat ireki zuen Donibane Lohizunen. Argazkilari honengandik gaurdaino iritsi zaizkigun irudi apurrak Ipar Euskal Herriko paisaienak eta erretratuak dira, batez ere «carte de visite» formatuan, artikulua ilustratzen duen ”Dialogue de Basquaises” (1870 inguruan egina) eszenifikazioa kasu, The J. Paul Getty Museum-en dagoen argazki album baten parte dena.