Llorente, Oihana
IKUSMIRA

PORLANA BAINO INDARTSUAGOA DEN GIHAR POLITIKOA

Giharrak estutu eta porlana baina indartsuagoa den harresia eraiki duzue, kolorez tindatuz Andra Mari Zuriaren plaza. Drama pertsonala kolektibizatu eta zuena geurea ere badela irakatsi duzue. Malkoa eta irribarrea nahastu, tristura duintasunarekin estali eta galera garaipen bihurtu. Ertzainen jokabideak erraietan sortutako korapilotik ihesi, kalkulu politikoek izozten duten buruetatik urrun, bildutako bihotz taupadek ezarri dute erritmoa. Martxan den herri baten pausoa. Gizatasunetik aritu zarete, bi aste boz bila esprintean aritu diren askok ez dakiten moduan. Biharkoa omen da demokraziaren egun handia, geroa erabakitzeko hitzordu ponpoxoa. Gazteria ebasten dioten herriak, baina, ez du etorkizunik.