ZER ESANGO DIZUT BADA...
Zinemaldiak emandakoa, asko izanda ez da nahikoa. Horrelako argazkirik, ez dut sekula ikusi nik. Glamourra, festa, non dago testa? Hura joanda, askorik ez da. Etxe, kale eta tabernan, hor daude filmak benetan. Zuzendaria non ote dago? Figurantea hator aurrerago. Protagonistekin gabiltza, alfonbran ezin topa giltza. Famaturik ez da ageri, joanak dira denak aspaldi. Orain hemen dagoena, da benetan gure antena. Jar zaitez hemen lasai etzanda, hobeto egongo baitzara. Laztanduko dizut burua, eta emadazu eskua. Eguzkitan primeran nago, ezin dut eskatu gehiago. Makilak ekarri ditut, zutik ikusi nahi zaitut. Utzidazu pixka bat gehiago, logurak jota bainago. Ajea da daukazuna, zinemak eman dizuna. Ixildu zaitez apur batean, nahi baitut egon uhin batean. Eta gureaz zer diozu, filma egin beharra duzu. Zer esango dizut bada, badut gehien nahi dudana. Zinema hoberik ez baita, soilik aurrean dudana...