E. Arruti
IKUSMIRA

IRRIBARREA DELAKO GALTZEN DEN AZKENA

Cristof STACHE/ AFP
Cristof STACHE/ AFP

Argazkia Alemanian hartutakoa da, Bavariako Wegscheid herrian. Milaka kilometro miseriatik ihesi egin ostean helmuga preziatura iritsi direnen irribarrea gailentzen da bertan. Alemania, iheslarien helmuga preziatua, Europako ekonomiaren motorra. Alemania bera, ordea, Pegida bezalako mugimendu xenofoboen herrialdea ere bada, edota hiri bateko hauteskundeetara –Kolonia, kasu honetan– aurkezten den hautagai bat etorkinen alde agertzeagatik labankadaz erasotzen duten herrialdea –gehiengo osoz irabazi zituen hauteskundeak azkenean, bozen %51 eskuratuta–. Bietatik aurkituko dute, beraz, herrialdera iristea lortzen duten iheslariek; etorkizuna, ilusioa eta poza, alde batetik, eta batzuen mespretxu eta errefusa, bestetik. E. Arruti