16 ENE. 2016 IKUSMIRA ERRETIRATZEKO ORDUAN ABIATZEN DIRENAK Juan Carlos Ruiz /Argazki Press Última actualización: 16 ENE. 2016 - 00:13h Amagoia Mujika Telleria Gehienak etxera erretiratzen direnean, badira lanera abiatzen direnak. Gure portuetan ilunabarrak agintzen die arrantzaleei itsasora abiatzeko ordua. Ilunak, hotzak eta gauak gainontzekoak etxeko epelera uxatzen dituen ordua, hain juxtu. Azkena etxeratzen denak kanpotik ikusten du besteen etxeko epela. Argi hori epelak han-hemenka piztuta. Batzuk isiltasunean afaltzen; besteak iskanbilaka haurrak baineratik ezin atera; besteak xuxurlaka hizketan, dagoeneko lo dagoena ez esnatzeko; liburu bat irensten argi txikiarekin besteak... Arrantzaleek ere badute argi hori epela, zeruak pizten diena, gauero berria eta gauero desberdina. Zeruaren koloreak ez direlako Pantonean kabitzen.