Amagoia Mujika
IKUSMIRA

HOTZA ERANTZI ETA HARRI BEROA BESARKATZEA

Udaberriko lehen eguzki epelak gozatzea. Hotza erantzi eta harri beroari besarkada bat lapurtzea. Egunaren martxa eroan geldialdia egin, bost minutuz banku batean eseri eta eguzkiari aurpegia erakustea. Bulegoko mahaiaren azpian zapatak erantzita egotea. Neguan preso egondako behatzak libre uztea. Eguzkiak umorea hobetzen duela esaten da, hezurrak berotzen dituelako eta gorputza bizitu. Eta ez da honek edo hark esana, zientifikoki frogatuta dago. Negua joan eta udaberria etortzen denean, jende askok izaten du astenia, neke pisutsu modukoa. Adituen esanean, eguzkia da horren kontrako erremediorik onena. Eta eguzkiaren onena itzala dela esaten dutenentzat ere mesedea dakar, nahikoa baita egunean hamar bat minutu ematea eguzkitan umoretsuago sentitzeko. Norberak goza ditzala bere plazer txikiak nahi bezala, eguzkitan edo itzaletan, baina plazerak plazerago dira umore onez. amagoia.mujika@gaur8.info