09 JUL. 2016 IKUSMIRA RAMADANA ULERTZEKO BESTELAKO ERA joseangel.oria@gaur8.info Aste honetan amaitu zaie ramadan hilabete sakratua munduan bizi diren 1.500 milioi musulman ingururi. Irudiotan musulman gehienek egun horiek nola ulertzen dituzten ikus daiteke: goikoa Indiako Amritsar hirian hartutakoa da eta bertan umeak elkarri besarkada ematen ageri dira, katolikoek beren ekitaldi batzuetan egiten duten antzera; behekoa Kenyako Nairobi hirikoa da eta atzeko aldean ikusten diren apaingarriek Euskal Herriko leku gehienetan Eguberrietan jartzen direnak ekartzen dituzte gogora. Beheko argazkian nabarmentzekoa da azaltzen diren musulmanen azalaren koloreak ez duela zerikusirik goiko karteletan ikus daitezkeen ume horien kolorearekin, islama oso urrutitik inportatutako erlijioa dela gogorarazteko. Atzeko kartel horietako batean, eskuinekoan, Medinako Profetaren Meskita ikusten da, jihadistek aste honetan bertan erasotako tenplua. Abu Bakr al-Baghdadi ISIS Estatu Islamikoko buruak ramadanean erasoak egiteko agindu zuen, eta atentatuak bazter guztietan izan dira.