24 SET. 2016 IKUSMIRA ASPALDIKO PARTEZ SOINEZ SOIN, HASERREAK BATUTA Izaga, Xabier Aspaldi ikusi gabeko irudia. Bandera gorriak eta berdeak itsaso berberaren olatu. Sindikatu abertzaleak, gehiengo sindikala, elkarrekin, borroka berean, kale berean, soinez soin. Haserreak batuta, langileen eskubideen murrizketak elkartuta. 2014ko azaroan Confebask patronalak ELA eta LAB sindikatuak legez kanporatzeko proposamena biltzen zuen agiri bat agertu zen. Ez omen zen ofiziala. Patronalaren asmoa ere ez, nonbait. Baliteke ofiziala ez izatea, baina erreala zen, sindikatuok lan baldintzen gaineko negoziaketetatik kanpo uzteko erabakia bezain erreala. Elkarrizketa Sozialeko Mahaian ados jarri direnek –Lakuako Gobernua, Confebask, CCOO eta UGT– mahai horretan parte hartu nahi ez izatea egotzi diete, Madrildik iritsitako lan baldintzen kaskartzea eta murrizketa politikak ontzat hartzeko mahaian parte hartu nahi ez izatea, alegia. Antza denez, onartezina da langileen eskubideez hitz egiteko mahai bat nahi izatea. Xabier Izaga Gonzalez