IKUSMIRA
AKASO INOIZ IKUSI DUTEN ASTORIK POLITENA
Zer pentsatuko ote du asto horrek? Bere ukuilu lasaitik atera dute, inoiz baino garbiago jarri eta azokara eraman. Hesi batean sartu eta, hantxe, egun-pasa, jendea paretik pasa eta era guztietako gailuekin argazkiak ateratzen dizkion bitartean.
Zer pentsatuko ote du asto horrek? Akaso pentsatuko du inoiz ikusi duten astorik politena dela. Baina agian beren bizitzan ikusi duten lehen astoa izango da, politena eta itsusiena, biak batera. Garai batean azoketan tratuan aritzen ziren baserritarrak, ganaduarekin tratuan. Gaur egun horretatik gutxixeago du feriak, baina balio du horretarako, inoiz astorik ikusi ez duenaren parean asto bat jartzeko. Hain urruna geratzen ari den mundua eta bizimodua pixka bat hurbiltzeko. amagoia.mujika@gaur8.info
herria
Nafarroako Erresumako gotorleku bat Abadiñon, 791 metroko altitudean
herria
Gezurra ari du: iruzurtien istorioekin katigatuta
erritarrak
«Ez nuen gure burua biktima bezala ikusi nahi, baizik eta borroka txikiak egin dituzten ama-alabak bezala»
erritarrak
Luis eta Enaitz Goñi; aita eta semea igeriketan lehiakide eta adiskide
herria