IZERDITUTAKO ESKUEK GEHIEGI KONTATZEN DUTE
![Jagoba Manterola | Argazki Press](/media/asset_publics/resources/000/367/326/article_main_landscape/pd25_gaur.jpg)
Izerditutako eskuek gehiegi kontatzen dute. Eskuaren jabeak kontatu nahi ez dituen gauza asko agerian utzi ohi dituzte izerditutako eskuek.
Harria hotza egonagatik, bere buruarekin lehian dagoenaren eskuak sutan daude, bihotza bizkor, hankak dardararen altxamendua muga-mugan eutsiz. Segundoak pisutsuak dira, astunak. Mugimenduak ondo ikasiak, askotan entrenatuak eta, era berean, hauskorrak. Norabide okerrean eroritako izerdi tanta horrek pitza dezake entrenamenduetan hainbestetan egindako mugimendua; hanketan dardara gailen daiteke eta harriak har dezake agintea.
Horregatik itxi ditu begiak begira dagoenak, hori guztia kontatu diotelako izerditutako eskuek.
![Enekolandaburubost](/media/asset_publics/resources/000/420/637/article_thumb_horizontal/EnekoLandaburuBOST.jpg)
Eneko Landaburu: «Lehenik bizitzaren artea dago, bizitza on, arin eta natural bat bizitzen ikastea, eta, gero, medikuntza»
![0720_osasuna](/media/asset_publics/resources/001/138/699/article_thumb_horizontal/0720_osasuna.jpg)