Juantxo EGAÑA

Arditurriko meatzeen kanpoaldea, duela mende bat

Oiartzungo Udala
Oiartzungo Udala

Erromatar Inperioan, I. mendearen bukaerara bitarte ustiatu zituzten Aiako Harrian dauden Arditurriko mehatzeak. Erauzitako beruna eta zilarra itsasontziz garraiatzen zituzten Oiassoko portutik. Ondoren ere, hainbat mendez ustiatu zituzten, eta XVIII. mendearen bukaeran Oiartzungo Sein familia arduratu zen haietaz. 1830az geroztik meazuloak handitu eta erromatarren aztarna asko suntsitu zituzten. XX. mendearen hasieran, Portugaleteko Txabarri anaiek hartu zuten meatzeen ardura, eta Pasaiako porturainoko trenbidea egin zuten. 1984an itxi zituzten meatzeak. Irudia, argazkilari ezezagun batek Arditurriko meatzeen kanpoaldean egina, 1906koa da.