Xabier Mikel Errekondo

#TotsSomBarcelona

Ankerkeria galanta Bartzelona eta Cambrilsko erailketak eta zaurituak. Jihadismoak honela aitortu ditu ekintzak: «Espainiar denoi, garaia da zuen gobernuek gure herrietan errugabeei egin dieten guztia ordaintzeko». «…ekintza Koalizioko estatuen aurkako operazioen barruan eman da». Argi izendatzen du erruduna: espainiar Estatua eta Gobernua, eta nori erasoko dion: espainiar orori (euskal herritarrok eta kataluniarrak barne).

Nazioarte mailako biolentzien kasuan Espainiakoak EAE, Nafarroa eta Kataluniako gobernuak beti betatu izan ditu segurtasuna zaintzeko erakunde berezietatik. Zer dela eta informazioa ukatu? Larria oso eta susmagarria dema politikoa ezin tenkatuagoa dagoen unean. Nork du onura politiko gehien eskuratu ahal? Espainiako Gobernuak, zalantzarik gabe. Historikoki bezala orain, ez dira fidatzekoak. Lehen salaketa ofizial eta publikoaren buru Felipe VI eta Raxoi joatea irain larria da. Uste dut Generalitateak irmoki salatu egin behar duela espainiar Gobernuaren ardura. Kataluniak eta Kataluniako herritarrek jasandako erasoak eta erailketak haien erabaki politikoen ondorio direla. Mundura zabaldu beharko lukeela Kataluniak ez dituela bere egiten Espainiako Gobernuak hartu erabakien ardurak. Eta bere babesa eskaintzen diela espainiar herritarrei.

Espainia aldetik aurpegian zimurrik gabe dira ausartzen esatera: «Orain da batuta egoteko momentua. Batuta soilik dugu berreskuratuko askatasuna». Galtzeko zorian jarri dizkiguzuen askatasuna eta bizia berez ari zarete. Unionismo gordinagorik!

Bartzelona musulmana izan zen 801 arte (Dolors Bramon, “De quan érem o no musulmans”). Baina, Al-Andalusen garaietara itzuli beharrik ez dugu.

Nahikoa da Aznar eta ondorengoak oroitzea, Azoreak, Irak, 11M, OTAN edo Ekialde Hurbileko herri zapalduetan espainiar soldaduen botatzarrek harrotutako hautsa artetik bertakoen begi ninietan iltzaturik geratu den bandera gorri-horia…

Zuk atera kontuak. Nik argi daukat nori ez niokeen emango ohorezko domina. •