14 ABR. 2018 IKUSMIRA MENDEKUA DOHAINIK ATERAKO OTE? J.DANAE | FOKU Xabier Izaga Gonzalez «Ezin zaie dohainik atera». Hala esan zuen Gipuzkoako egungo Ingurumen diputatuak. Ez zen ari kargu publiko batek bere alderdiarentzat, lagunentzat edo beretzat lortutako mozkinaz. Hondakinak kudeatzeko eredu aldaketaz ari zen. Bildu koalizioari Gipuzkoako Foru Aldundiko ardura hartzeko adina boto eman zioten herritarrek eskatutako kudeaketa eredua indarrean jartzen ahalegindu izana Iñaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari ezin zaiela dohainik atera esan nahi zuen. «Betiko» kudeatzaileen eredua aldatu izana ezin dela dohainik atera. Ordaindu behar dutela, alegia. GKHko arduradun zirela herrialdea zorpetu zuen kontratua eten zutenean Intxaurrandietari eta Errazkini esandakoa ondo gogoan izan dute «betiko kudeatzaileek» eta orduan mehatxu trazak zituenak orain mendeku izaera du. Herritarrei, hautesle haiei eta herrialdeko beste askori datorkien kaltea gutxi balitz, errauste plantaren aurkako borroka kolektiboaren aurkako mendekua baita, ezin zintzoago jokatu duten bi lagunen larruan. Musu truk aterako ote zaie?