26 MAY. 2018 IKUSMIRA «ZOAZTE ETXERA, TURISTAK IZUTUKO DITUZUE-ETA» Jose Angel Oria Irudia joan den asteartean Bangkoken, Thailandiako hiriburuan, hartutakoa da. Gaur egungo munduan ia edozein lekutakoa izan zitekeen: alde batean demokrazia eta hobeto bizitzeko aukera exijitzen duten manifestariak; bestean, agintariek esandakoa betetzeko prest dauden agenteak. «Ez dugu beldurrik» zioten manifestariek, «agintea herriarena da», «pertsona bat, boto bat»... Atentzioa emateko modukoak aurrean dituzten poliziek plazaratutako argudioak dira, ordea: «Joan zaitezte etxera, ordena publikoari eusteko, turistak izutu egingo dituzue-eta». Turismoa jainko bihurtzen ari da etekin ekonomikoa baino ulertzen ez dutenentzat. Turismoa kaltetzea egin daitekeen gauzarik okerrena da, eta eustea, aldiz, onena. Bost axola militarrek estatu-kolpea orain lau urte egin zutenetik ekonomiak atzera egin duela dioten manifestariak. «2014az geroztik, negozioaren %60 galdu dut», salatu zuen 67 urteko thailandiar batek. Gatazkaren alde okerrean zegoen. joseangel.oria@gaur8.info