Juantxo EGAÑA

Degrelle nazia Kontxako hondartzan

1945eko maiatzaren 8an, Leon Degrelle buruzagi naziak, Alemaniako Waffen-SS indarrei atxikitako Valonia Legioa atzerriko unitateko ofizial belgikarrak, Oslotik ihes egin zuen Heinkel 111 bonbaketari batean (Gernikako bonbardaketan erabili zuten modelo berekoa). 2.150 kilometro egin ondoren, gasolina bukatu zitzaion eta Donostiako Kontxako hondartzan lurreratu zen. Erregimen frankistak babes eman zion. Belgikan heriotza zigorra ezarri zioten urte berean gerra kriminala izateagatik eta erregimen naziarekin kolaboratzeagatik, baina Francok uko egin zion haren estradizioari. 1994an hil zen, Malagan. Argazkia Vicente Martin gazte donostiarrak egin zuen. Agustina Zugasti bere amarekin Fotocar argazki denda gobernatzen zuen. Donostiako Easo kalean zilar-lantegi bat zuen Satosteguik, argazki zalea hura ere, elkarrizketa batean gogora zekarrenez, tailerrean zegoela, Kontxako hondartzatik oso hurbil, burrunba handia entzun eta korrika irten zen bere argazki kamera aldean, eta Leon Degrelleren hegazkinaren zenbait argazki egin zituen.