03 NOV. 2018 IKUSMIRA BOLSONARO, FAXISMOA ETA JAKIN NAHI EZ IZATEAREN HAUTUA Dabid Lazkanoiturburu Donald Trump estatubatuarraren garaipenak eragindako zirrara oraindik ahaztu gabe dugun honetan, Europako hainbat herrialdetan ultraeskuina lortzen ari den emaitzekin erabat izututa gauden honetan, beste kolpe gogor bat jaso berri dugu Brasiletik: Jair Bolsonaro faxistak Hego Amerikako estaturik populatueneko hauteskundeak irabazi ditu. Bere-bereak dituen homofobia, matxismoa, militarismoa eta fanatismo erlijiosoa ezkutatu gabe irabazi ere! Diskurtso hori disimulu gabe erabiltzeagatik irabazi ote duen pentsatze soilak izugarrizko beldurra ematen du. Haatik, gero eta maizago entzuten da Bolsonarori boza eman diotenen artean (ia 58 milioi, Haddad ezkertiarrak baino 10,5 milioi gehiago) gehiengoak ez duela zertan faxista izan behar. Noski, Hitlerri boza eman ziotenen gehiengoa nazia ez zen moduan. Kontua, baina, honakoa da: auzia Bolsonaro irainduz –arrazoi guztiarekin bada ere– eta bere boto-emaileak erratu egin direla aipatuz aztertzen badugu soilik, lurrikara izugarri honen atzean dauden arrazoiak aztertzeari eta ulertzeari uko egingo diogu. Eta ezjakintasuna da faxismo ororen leihorik handiena. Ezjakintasun kontzientea bada gainera, are eta okerrago. Dabid Lazkanoiturburu