GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

MILIOIKA LAGUN ZORATUTA ETA OSO ESPLIKAZIO GUTXI


Txinako 20 milioi lagun berrogeialdian jarri dituzte, auto baten matrikula dirudien izena duen koronabirusaren eraginez: 2019-nCoV. Wuhan (11 milioi biztanle) eta ondoan dagoen Huanggang (7 milioi) dira ezin irten eta ezin sartu geratu diren hiririk handienak. Telebista kateek eskaini dituzten irudiek, azken urteotan gero eta maizago egiten diren hondamendien ondoko serietakoak ekartzen dituzte gogora. Txinako Urte Berriko ospakizunik gabe geratu dira milioika lagun. Pekin hiriburuko Hiri Debekatua bera ere itxi egin dute. Zergatik? Eztula, sukarra eta arnasa hartzeko zailtasunak eragiten dituen birus batengatik? Osteguneko datuen arabera, 600 pertsona inguru zeuden kutsatuta, eta horietako 17 zendu ziren. 17 besterik ez! Osasunaren Mundu Erakundeko adituak zein neurri hartu erabaki ezinik egon dira. Erakundeak Pekini orain 18 urte egindako errietak eragin al du egungo alarma? joseangel.oria@gaur8.info