10 OCT. 2020 IKUSMIRA TORTURAREN IKUR IZATETIK, TURISMO GUNE IZATERA Ainara Lertxundi Costa Ricako San Lucas uhartean herrialdeak izandako kartzelarik krudelena dago. 1873tik 1991ra egon zen zabalik herrialdean torturen eta giza eskubideen urraketen sinbolo den espetxea. Itxi zutenik abandonatuta egon ondoren, aurten bai kartzela bai uhartea bera ere turismo gune bihurtu dituzte, natur paradisu ikusgarria baita berez. Oinezkoentzako bideak zabaldu dituzte eta denboraren poderioz kaltetutako azpiegiturak eraberritzeko inbertsio planak egin ditu Gobernuak. Espetxea 117 urtez egon zen zabalik. Hasieran, Tomas Guardia garaiko gobernadore militarraren iritziz «zitalak ziren politikoak» giltzapetu zituzten bertan. Bigarren fase batean, «gaizkile arriskutsuenak». Bertan egon zen hamar urtez Jose Leon Sanchez idazlea. Jasandako torturak, gosea, tratu txarrak eta presoek pairatzen zituzten sexu erasoak «La isla de los hombres solos» eleberrian bildu zituen. San Lucas «Costa Ricako Alcatraz» dela esan daiteke. Orain, turismo gune bihurtu dute. Ainara Lertxundi