14 NOV. 2020 IKUSMIRA GERRA GORDIN BATEN AMAIERAK SUMINA SORTZEN DUENEAN Karen NIMASYLAN | AFP Dabid Lazkanoiturburu Armeniako hiriburuan, Erevanen, kaleak sutan daude Gobernuak Karabakh Garaiko gerrari amaiera emateko su eten akordioa sinatu eta gero. Azerbaijango Armadak, Turkiaren laguntzarekin, 43 egunez egin duen erasoaldiaren eta Armeniaren kide den Errusiak sinatzeko egin dion presioen ondorioz beste aukerarik ez zuen Nikol Pachinian lehen ministroak. Militarrak eta Karabakh Garaiko agintari armeniarrak bat datoz Stepanakert hiriburua eta inguruko lurraldeak Erevanen kontrolpean mantentzeko ezinbestekoa zela sinadura. Baina, orduan, zergatik eta zertarako hil dira ehunka soldadu, gerrillari eta boluntario? Nolatan galdu dute duela 30 urte odoletan eraiki zuten Artsakh (Karabakh, armenieraz) Errepublika 43 egun iraun duen gerran? Nork engainatu zuen jendea eutsiko ziotela esanez? Gerra baten lehen biktima egia da. Azken borreroa, aldiz, gezurra. Jendea, haserre.