Juantxo EGAÑA

GASTEIZ 1905EAN

XX. mendearen hasieran, 1880an Josep Thomas i Bigasek sortutako Fototipia Thomas kataluniar enpresak postal ugari argitaratu zituen; haietan, batez ere estatu espainoleko herri askotako arkitektura eta paisaia islatzen dira. Postaletan erreproduzitutako irudiak hainbat argazkilariri enkarguz eginak izan ziren. Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Hondarribia, Zarautz eta Eibar dira, besteak beste, postal horietako herri batzuk. Gaur egun, jatorrizko negatibo gehienak, 22.000 inguru, Institut d’Estudis Fotogràfics de Catalunyan gordetzen dira. Gasteizko Udal Artxiboak 53 negatibo original gordetzen ditu, denak egile ezezagunekoak bi izan ezik, Salinasenak, hain zuzen. Donostian, Koldo Mitxelena Kulturuneak Fototipia Thomas-en 207 negatibo ditu. Artikulua ilustratzen duen argazkia 1905 aldera Gasteizen egina da. San Antonio kalea ageri da, Loma Jeneralaren plazatik ikusita. Besteak beste, “Casino Artista Vitoriano” eta Pedro Ochoaren zapata denda zeuden eraikin gaur egun desagertua ikusten da.