GAUR8 - mila leiho zabalik

Ezkontza Nafarroa Beherean, 1900ean


Artikulua ilustratzen duen argazkiak Nafarroa Behereko Aintzila herrian 1900 inguruan izandako ezkontza baten ospakizuna erakusten du. Ezkondu berriak eta gonbidatuak argazkilariaren aurrean paratu dira. Lehen lerroan, idi apainduek tiratu eta altzariz kargatutako hiru gurdi; gurdietako baten ondoan, besteak beste, senarra ageri da arotz zerra batekin, eta beste baten ondoan, emaztea, ispilu bati eusten. Bigarren planoan, emakume batzuk gonbidatuen opariekin ageri dira, otarreak buruan dituztela. Beste batzuk Nafarroa Behereko ezkontzetan ohikoa den katalabrox batekin ageri dira. Katalabroxa pinu itxurako pastela zen, sagar batez koroatua, eta eztei oturuntzako mahaien apaingarri eta postre gisa erabiltzen zen. Jean Pierre Erguy argazkilariak, konposizio zainduan, kokatu egin zituen gonbidatuak eszenan, nahiz eta batzuk ia konturatu gabe agertu ziren, hala nola bertsolaria kantuan edo jendarmea egunkaria irakurtzen, eta agertokiaren parte gisa, ikusleak toki ilunenetan jarri zituen. Artalde txiki bat ere badago gurdietako baten atzean. Erguy 1880an Donibane Garazira joan zen bizitzera, eta haren lanak XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Nafarroa Behereko landa bizitza bildu zuen batez ere.