Dabid Lazkanoiturburu
IKUSMIRA

KAZAKHASTANEN BETIKOENTZAT ETA BETIKOEN «BAKEA» ITZULI DA

Kazakhstango Gobernuak amaitutzat jo du urte berriarekin gasaren prezioaren igoera salatzeko eztanda egin zuen matxinada, bere esanetan, eta barneko eta kanpoko agenteen eraginez ustezko «eraso terrorista» bilakatu zena. Etxera bueltan ari dira Errusiak bertako erregimenaren laguntzan bidali dituen soldaduak. Gaitza da gero, baina eskualde batzutan, Errusiaren inguruan edota arabiar munduan kasu, gertatu diren eta gertatzen diren matxinada guztiak «etsaiaren makinazioak» dira. Hori ez da ba gertatzen Hego edo Ertamerikan, edo Estatu Batuetan, edo Europan. Ez dut nik ukatuko Almaty hirian, argazkian ikusi daitekeenez, matxinatu batzuen aldetik biolentziarik egon dela, eta dendak eta bankuak ere suntsitu dituzte. Hala ere, hori Txilen edota George Floyd beltzaren hilketaren protestatan ere gertatu zen. Kazakhstanen yihadistak atzean egon direla. Iragarri dituzten frogen zai gaude. Dabid Lazkanoiturburu