Pablo Ruiz de Aretxabaleta
IKUSMIRA

Kubaren aurkako zigor neurtezinak 60 urte bete ditu

Autobusez, motorrez kamioiz, bizikletaz zein zaldiz, ehunka lagunek salatu zuten Kubaren aurkako blokeoa irlan zehar egindako manifestazioetan, Ameriketako Estatu Batuek ezarritako zigorrak 60 urte bete dituenean. Santa Claran eta Bayamon izan ziren martxa nagusiak, baina ekintzak atzerrian ere izan ziren: Italian, Bolivian, Tunisian, Belgikan edo AEBetan bertan. Lehenengo zigor ekonomikoak 1962ko otsailean ezarri zituen John F. Kennedy AEBetako presidenteak, 3447 agindu exekutiboa sinatuz. Hortik aurrera gogortzera baino ez dute egin, Barack Obamarekin zertxobait arindu baziren ere. Donald Trumpek beste 200 murrizketa ezarri zituen, ordea, eta egungo Gobernuak mantendu egin ditu. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 29 aldiz deitoratu du bahitura estatubatuarra. 60 urte hauetan Kubak 147.853 milioi euroko galerak izan dituela kalkulatu du, baina familia kubatarrek pairatutako giza kalteak, sufrimenduak eta gabeziak neurtezinak direla salatu du. Pablo Ruiz de Aretxabaleta