Saioa Aginako
Psikoterapeuta

Merezi duzu

Lanean erantzukizun handia edo estres maila handia duten pertsonentzat zaila izan daiteke denbora libreaz gozatzea. Gero eta gehiago kezkatzen gara gure egunak benetan emankorrak ote diren. Horregatik, gero eta jende gehiagok ikasi behar dugu lanetik deskonektatzen. Izan ere, askotan, zaila da astegunetan egiten dugunetik deskonektatzea. Atsedena hartzeko ezintasuna duten pertsonak daude; are gehiago, ezer ez egiteak eta soilik izatera eta egotera mugatzeak antsietatea sortzen die. Asko dira beren izaera aktiboagatik beti mugimenduan egoteko beharra dutenak, gauzak asmatzen, sortzen, planeatzen... Halere, bada kontuan hartu beharreko beste alde bat. Ezer ez egitea beharrezkoa da, osasungarria ere bai. Irakurtzeak, paseatzeak, atseden hartzeak, elkarrizketa onak izateak eta paisaiaz gozatzeak esanahiz betetzen dute ezer ez egitea. Halere, jarduera horiek antsietate handia eragiten diete pertsona askori. Denbora librerik gabeko pertsonek, beti zereginen bat dutenek, ez dakite zer den erlaxatzea.

Lanpetuta egotea normala den bizimodu batean txertatuta gaude. Horrekin, aisialdiaz gozatzeko ezintasuna normalizatzeaz gain, antsietate egoeren oinarriak finkatzen ditugu. Oraindik oporretan dauden pertsona batzuek mila zeregin bilatzen dituzte. Hori egitean, berriz ere gai sentitzen dira, baita emankorrak ere. Horrela, okupatuta nahi gaituen gizarte eskatzaile honekin bat datozela ikusten dute.

Oporrak beharrezkoak eta merezitakoak dira. Erantzukizunaren eta estresaren deskarga horrek, egun batzuetan, gure garuna erlaxatzea eta bere egoera naturalenera itzultzea ahalbidetzen du. Horrela, indar fisiko eta mentala berreskuratzen dugu hurrengo lanaldiari aurre egiteko. Eguneroko errealitate horretatik deskonektatzeko denbora ondasun handia da gure osasun mental eta ongizatearentzat. Eguneko uneren batean ezer ez egitea oso onuragarria izan daiteke. Ez da itxaron behar oporrak izan arte lasaitasun eta gelditasun une horiek ahalbidetzeko.

Min handia hartzen dugu gure burua denbora guztian aktibo egotera behartzean, inolako denbora librerik gabe. Esan bezala, ondorioak geroago ikusiko dira, eta geroago jakingo dugu ez zuela merezi. Gure proiektuei edo gure helburuen alde lan egiteari denbora eskaintzea oso positiboa bada ere, hori ez da dena. Garrantzitsuena ere ez da. Sakrifizio jarrera horri uko egiten diogunean bakarrik lortzen dugu guretzat denbora gehiago izatea, errealitatea aztertzeko ikuspuntu berri bat irabaziz.

Zuretzat denbora gehiago izan nahi baduzu, lehentasuna ematen hasi behar duzu. Hau ez da bakarrik zereginak garrantziaren araberako ordenan antolatzea, baizik eta zure denbora pertsonalari merezi duen lekua ematea. Ez da ezer gertatzen. Ez duzu horregatik gaizki sentitu behar. Merezi duzu. Lanik egin behar ez duzunean estresetik askatzen ez bazara, noiz egingo duzu? •

saioaaginako@gmail.com